2020/07/23

2019-2020 IKASTURTEAREN AMAIERA


IKASTURTEKO AZKEN EGUNA ETXETIK

Iritsi da ikasturte  berezi honi agur esateko  ordua.

Horrenbeste  egun eskolako lanak etxean eginez eta  oporrak ere etxetik  hartu  behar. Teknologia  berrietara egokitu nahi izan dugu agur esateko une hau , bereziki 6.mailakoak agurtzeko  ohitura.Baina horrenbeste  lagun batera  ezin  ulertu. Hemen dituzue  beraien gelakideek asmatutako   bertsoak :

 

DOINUA : PASAIAKO  PLAZATIK
Ordena: Izar, Ibai, Aiur, Xabier, Imanol, Xian
IZAR                                     IBAI
Eskolatik altuna                            Ezkiokoa Ibai
Oso jatorra da                            da nere laguna
Neska alaia eta                            aurten gure artetik
Erabat ausarta                            joango zaiguna
Marrazkiak gustoko                      Loinazpeko eskola
Kirolen aparta                            bisitauko duna
Agurtzen zaitut Izar                       ea iristen zaizun
Hartu besarkada                         desio dezuna

AIUR                                    XABIER
Aiur beti futbolen                        Xabi zu zara jator
Etxen minecraften                        alai ta azkarra
Ekikin borrokatzen                        lanak egitekotan
Ama haserretzen                        langile xamarra
Eskolatik jun arren                        Loinazpen edo hemen
Segikozu hemen                        eakutsi indarra
Herriko pintxopoten                     zure ondoan beti
Launekin afaltzen                        ez da falta parra

IMANOL                                XIAN
Imanol zu zara bai                        Xian mutil alaia
Gelako artista                            ta oso jatorra
Buru azkarra eta                        gelan bere ondoan    
Baita gitarrista                            ez da falta farra
Marrazkiak egiten                        Ahoan beti hortxe
Duzu ona bista                            dauka irriparra
Hurrengo urten ere                      eskolatik jun arren
Izan umorista                            zu beti gutarra

Eskolako atarian jaso du bakoitzak bere oroigarria.



Pantailaren beste aldetik , agur eta ondo pasa uda!!




Hona hemen udarako erronkak, ea zenbat lortzen ditugun !!

 

2020ko EKAINA, BIZITZARAKO LANAK

KAIXO FAMILIA:
BIZITZARAKO LAN HAUEK HAUR, GAZTE NAHIZ HELDUEK EGITEKOAK DIRA.
BATZUK BAKARKA, BESTEAK FAMILIAN, EDO LAGUNEKIN…. BALDINTZA BAKARRA ILUSIOA ETA GOGOA IZATEA DA,
EA UDAN ERDIAK EGITEKO GAI ZARETEN GUTXIENEZ!

EKINTZAK
☐ EGUNSENTIA IKUSI
☐ IKASI MAHAI EDO KARTA JOKO BERRIREN BATEAN JOLASTEN
☐ DEITU EDO IDATZI 3 MEZU ESKOLAKO HIRU LAGUNEI
☐ PELIKULA GUSTUKO BAT FAMILIAN IKUSI
☐ LIMOI URA EGIN ETXEAN ETA FREXKO – FREXKO DAGOELA EDAN
☐ IZARRAK IKUSI ETA ADI-ADI BEGIRATU
☐ ETXEAN IZOZKIAK EDO POLOAK EGIN
☐ JASO EDO HARTU BERRI DUZUN BARAZKI EDO FRUTA JAN (GARBITU ONDOREN)
☐ GAU BATEZ BERANDU OHERATU
☐ IGERILEKURA SALTO EGIN ETA AHALIK ETA ZIPRIZTIN GEHIEN ATERAZ
☐ HONDARTZAN EDO MENDIAN BAZKALDU
☐ KOILARE EDO PULTSERA BAT EGIN NORBERARENTZAT
☐ SU ARTIFIZIALAK IKUSI
☐ MUSEO EDO ERAKUSKETAK BISITATU
☐ UR GLOBOEKIN ONDO PASA
☐ EZAGUTZEN EZ DUZUN HERRI EDO HIRIA BISITATU
☐ LAINOEI BEGIRATU ETA ZER FORMA, ITXURA DUEN.. PENTSATU
☐ KIROLA EGIN, DANTZATU, KANTATU ETA JOLASTU
☐ FAMILIAZ ETA LAGUNEZ GOZATU
☐ MAITATU ZURE BURUA, ZURE BURUAN SINISTU ETA ZURE BURUA ZAINDU
☐ MOZORROTU
☐ OINUTSIK IBILI
☐ HONDARREZKO GAZTELUA EGIN
☐ BIZIKLETAN EDO PATINETAN ITZULIA EMAN
☐ IDATZI ETA BIDALI POSTALEN BAT
☐ EZ BOTA INOIZ EZER LURRERA, EZ HONDARTZAN, EZ MENDIAN EZ INON,
☐ IRAKURRI BI LIBURU ETA KOMIKI BAT
☐ MOKADU GOXOREN SUKALDATZEN IKASI HELDUEN LAGUNTZAREKIN
☐ TOBOGAN BERRI BATETIK BOTA
☐ ZERBAIT BERRIA EGITEN IKASI
☐ FRUTA BROTXETAK JAN
☐ BARRE EGIN MASAILETAKO MINA IZAN ARTE
☐ EGUNEAN 3 BESARKADA EDO ESKER ON EMAN GUTXIENEZ
☐ HONDARTZAN MASKORRAK, TXIRLAK JASO
☐ HARRIAK MARGOTU ETA APAINDU
☐ LIBURUTEGIA BISITATU (EDOZEIN LEKUTAKOA)
☐ IPUIN EDO ISTORIO BAT IDATZI
☐ HIRU TXISTE BERRI IKASI
☐ ILUNABARRA IKUSI
☐ TXABOLA EDO IZKUTALEKU SEKRETUREN BAT ERAIKI
☐ MAITE ZAITUT ESAN BEGIETARA BEGIRATUZ
☐ KOMETA HAIZETAN ERABILI
☐ BESTELAKO BI ETXEKO LANEN ARDURA HARTU
☐ LAGUN BERRIAK EGIN .
☐ ____________________________
☐ ____________________________


KONFINAMENDUAN SORTUTAKO PERTSONAIAK


 IPUIN BERRIETARAKO PERTSONAIAK


Covid 19aren eraginez etxetik lanean aritu  gara .1.zikloan  ipuinak sortzeko bakoitzak  bere pertsonaiak  asmatu  ditu materialak eta  ezaugarriak aukeratuz.
Ikusi eta  ausartu ipuin berriak  asmatzen pertsonaiak   nahastuz.









CHUCHELANDIA

 En la clase de castellano en L.H.2 hemos escrito este cuento entre toda la clase. Despu├ęs del cuento hemos pintado la portada. A ver si os ...