2019/11/22

2019 - 20 IKASTURTEA HASI DA

IKASTURTE  HASIERA

Irailarekin  batera eman diogu  hasiera ikasturteari. Uda  bukatu eta  udazken  giroa inguratu  zaigu. Plazan naturaren eragina  nabari. 

 

Haizearen indarrez

hostoak dantzan

zurrunbiloak agerian

hosto  pilan

eta  umeak jolasean.

 

Ezkur  urte, elur  urte  bada

presta  gaitezen!!

Aurten haritz azpian

ugari da .

IKASTURTEA BUKATZEKO IKASLE BITXIA ITZULI ZEN GABIRIARA


 


IKASLE BITXIA ESKOLAKO TERRAZAN


UDABERRI BUKAERAKO  GOIZ  BATEAN IKASLE BITXI BATEK  EGIN ZIGUN  BISITA. HONTZ KUMEA  ZEN  GURETZAT. BERTAN UZTEAK ZEKARTZAN ARRISKUEZ JABETURIK ERTZAINEI  DEITU  ETA IGELDOKO ARRANO BABES ETXERA  ERAMAN  ZUTEN.
LASTER  KONTURATU GINEN GABIRIAKO  PLAZA INGURUKO GAUEKO BIZTANLE BAT FALTAKO  ZITZAIGULA.1.ZIKLOKOAK ESKUTITZA  LANTZEN ARI  GINENEZ, ARRANO  ETXEKOEI ESKARI BAT  LUZATU  GENIEN: ONDO  JARTZEAN GABIRIARA ITZULTZEKO HONTZ EDO URUBI KUMEA.
ONDO  ZEGOELA ETA  EGUNEROKO  JANEZ EDERKI ARI ZELA INDARTZEN ERANTZUN  ZIGUTEN BAINA LUMAK  ALDATU  ARTE EZ ZELA  KOMENIGARRIA EKARTZEA. HORI  EGITEAN FORU  ALDUNDIKO BASOZAINEKIN HARREMANETAN  JARRI  ETA EKARRIKO  ZUTELA.
EKAINAREN BUKAERAN IRITSI  ZEN HORRETARAKO EGUNA.ILUNTZEAN ASKATUKO  ZITUZTEN, LAGUN  BAT  ERE  EKARRIKO  BAITZUTEN .OPORRAK ZIREN BAINA IKASLEEI ETA HERRITARREI  ABISATU ETA JENDE UGARI ELKARTU  ZEN PLAZAN.
ARGIBIDEAK ENTZUN ETA 2 UMEREN LAGUNTZAZ HEGAN EGITEARI  EKIN ZIOTEN URUBIEK INGURUKOAK  AHO  ZABALIK  UTZIZ.
BERRIRO  ERE GAU  TXORIAK BERTAN !





ERAIKITZEN TAILERRA (2021-05-06)

 Gaur ere hor aritu gara jo eta ke lanean Haur Hezkuntzako ikasleak. Begira zenbat gauza egin ditugun: