Euskal mitologiatik
gure ohituren berri jakitera
Basajaunen eta jentilen istorioak entzutean jabetu ginen nola jakin zuten herritarrek gariaren berri ogia egiteko. Baina taloa ere jaten zuten egunerokoan gure arbasoek. Arto zuriketa eta artoa aletzeko uneak izaten ziren taldean elkartu eta errezatzeko nahiz ipuin kontaketarako uneak.Guk ez dugu hori egiten, dena egina aurkitzen dugu baina gure herrian badira zenbait elementu garai hori gogoratzen dutenak eta oraindik ere, nola hala bizirik dutenak. Horietako bat eskolara ekarri dugu eta bestera bertaratu gara.
Beste baserri batzuetan izango da ohitura baina Landetan artoa zintzilika ikusten ohituak gaude gabon eskean joan izan garenean.Landetako Blas etorri zitzaigun eskolara artaburuz zakua hartu eta nola aletzen zituzten erakustera. Batzuk lehengo erara eta beste batzuk oraingora.
Denak probatu nahi eta gustura aritu ziren ez baita eguneroko zeregina.
Beste aukera azkarragoa eta berriagoa ere erakutsi zigun taladroa artaburuan sartuz, baina hau ez zen umeekin egitekoa, aldaketak ikusteko baizik.
Artaburu zurituak ekarri berritan, artaburu aletuak eskubitan.Koxkol jolaserako hartu genituen.
Baina beste jolas baterako ere baliagarriak dira koxkolak. Blasek eta Asierrek erakutsi ziguten koxkol dorreak egiten. Hori bai dela berrerabiltzea eta sormena lantzea !!
Ondorengo egunetan, matematika lantzeko pisaketa desberdinak eta kalkuluak egin genituen. Errotara joan aurretik zenbat arto kilo genituen jakin nahi baikenuen.
Igeribar errotan Mari Kontxi eta Joxekrutzek eman ziguten ongietorria . Errotaren historia eta pausoak kontatuz. Hasi errekatik eta irina lortu arte. irina egiten hasi aurretik bertan pisatu genuen artoa, guk kalkulatu baina gehixeago eta irina ere ez zen urruti ibili.
Hona hemen pausoak:
Eztanda errekan ura hartu.
Aldaparoa beteta. Artoa baian pasatzen arto aleen edota irinaren zikinak kentzeko.
|