GABON ESKEAN !!
Beste urte batez, giro ederrean aritu ginen Balentzategi eskolako ikasle, guraso eta irakasleek gabon eskean. Aspaldiko ohitura hau, eskolako ikasleen etxeetara mugatu genuen duela urte batzuk.Helburua, hain ikasle txikiak ateratzen direnez, denon arteko giro ona bultzatzea izan zen, nekearen eraginez, denongan antzematen zelako. Aurten gainera, oinez egin genuen denborarik gehien eskolako ikasle gehienak Gabiriako gune edo kaskokoak direlako.
Horretaz gain, urtetik urtera familia osoen partaidetza nabari da eta aurten, bereziki,gurasoen kanturako inplikazioa. Ikasle txikitxoak dexente izanik, ahotsak entzuteko ere baliagarria.
Jarrai dezagun, ohitura jarraituz eta batik bat, egunak berezkoa beharko lukeen pake eta giro ona areagotuz!!
URTE BERRI ON !!
 |
Gure eskola eta plaza ingurua gabon giroan. |
 |
Etxe aurrean kantari! Eguraldia ere,lagun!
|
 |
Goserik ez izan arren,
beti mokadutxoa egiteko pronto !
|