"DESAGERTZEKO ZORIAN DAUDEN ANIMALIAK"
2018-19ko 1.hiruhilekoan "Desagertzeko zorian dauden animaliak" proiektua landu dugu Lehen Hezkuntzako 1. zikloko ikasleek. Hasieran urrutiko animaliak zirela uste genuen baina jabetu gara guregandik oso gertu, animalia ugari egon direla eta oraindik ere, badirela desagertzeko arriskuan.Neurri eta familia askotakoak dira, leku hotz eta berotakoak...
Zer pentsatua eman digu asto arraza batzuk Euskal Herrian desagertzear egon berri direla jakiteak edo basatxerriak, euskal oiloak...gure egunerokoan ikus ditzakegunak.
Gehienetan pertsonok egindako ekintzen ondorioz gertatu dira desagerketak, naturak ere eragina duen arren.Eskerrak pertsona batzuk elkartuz eta erakundeen laguntzez neurriak hartu dituzten baina guztion ardura da.Guretako bakoitzak egin dezala ahalegina animaliak eta beraien ingurumena errespetatzeko.
Ondoren, osatutako hiztegi eleanitza eta ondorioen aurkezpena ikus ditzakezue.
HIZTEGI ELEANITZA.DESAGERTZEAR DAUDEN ANIMALIAK
DESAGERTZEAR DAUDEN ANIMALIAK.AURKEZPEN IDATZIA
ZAIN DEZAGUN GURE PLANETA!
ZAIN DEZAGUN AMA LURRA!
ZAIN DITZAGUN IZAKI BIZIDUNAK !
OHARRA:Barkatu dokumentuetan izandako aldaketak.Hurrengoan formatu hobeak aukeratzen saiatuko gara.