2019/11/22

2019 - 20 IKASTURTEA HASI DA

IKASTURTE  HASIERA

Irailarekin  batera eman diogu  hasiera ikasturteari. Uda  bukatu eta  udazken  giroa inguratu  zaigu. Plazan naturaren eragina  nabari. 

 

Haizearen indarrez

hostoak dantzan

zurrunbiloak agerian

hosto  pilan

eta  umeak jolasean.

 

Ezkur  urte, elur  urte  bada

presta  gaitezen!!

Aurten haritz azpian

ugari da .

IKASTURTEA BUKATZEKO IKASLE BITXIA ITZULI ZEN GABIRIARA


 


IKASLE BITXIA ESKOLAKO TERRAZAN


UDABERRI BUKAERAKO  GOIZ  BATEAN IKASLE BITXI BATEK  EGIN ZIGUN  BISITA. HONTZ KUMEA  ZEN  GURETZAT. BERTAN UZTEAK ZEKARTZAN ARRISKUEZ JABETURIK ERTZAINEI  DEITU  ETA IGELDOKO ARRANO BABES ETXERA  ERAMAN  ZUTEN.
LASTER  KONTURATU GINEN GABIRIAKO  PLAZA INGURUKO GAUEKO BIZTANLE BAT FALTAKO  ZITZAIGULA.1.ZIKLOKOAK ESKUTITZA  LANTZEN ARI  GINENEZ, ARRANO  ETXEKOEI ESKARI BAT  LUZATU  GENIEN: ONDO  JARTZEAN GABIRIARA ITZULTZEKO HONTZ EDO URUBI KUMEA.
ONDO  ZEGOELA ETA  EGUNEROKO  JANEZ EDERKI ARI ZELA INDARTZEN ERANTZUN  ZIGUTEN BAINA LUMAK  ALDATU  ARTE EZ ZELA  KOMENIGARRIA EKARTZEA. HORI  EGITEAN FORU  ALDUNDIKO BASOZAINEKIN HARREMANETAN  JARRI  ETA EKARRIKO  ZUTELA.
EKAINAREN BUKAERAN IRITSI  ZEN HORRETARAKO EGUNA.ILUNTZEAN ASKATUKO  ZITUZTEN, LAGUN  BAT  ERE  EKARRIKO  BAITZUTEN .OPORRAK ZIREN BAINA IKASLEEI ETA HERRITARREI  ABISATU ETA JENDE UGARI ELKARTU  ZEN PLAZAN.
ARGIBIDEAK ENTZUN ETA 2 UMEREN LAGUNTZAZ HEGAN EGITEARI  EKIN ZIOTEN URUBIEK INGURUKOAK  AHO  ZABALIK  UTZIZ.
BERRIRO  ERE GAU  TXORIAK BERTAN !





2019/04/25

Artaburutik talora Landeta eta Igeribar errotakoei esker.



Euskal  mitologiatik 

                 gure  ohituren  berri  jakitera

     Basajaunen eta jentilen istorioak entzutean jabetu  ginen  nola  jakin  zuten herritarrek gariaren  berri  ogia  egiteko. Baina taloa  ere  jaten  zuten egunerokoan  gure  arbasoek.  Arto  zuriketa  eta  artoa aletzeko  uneak  izaten  ziren  taldean elkartu eta errezatzeko  nahiz  ipuin  kontaketarako  uneak.
Guk  ez  dugu  hori  egiten, dena  egina   aurkitzen  dugu baina gure  herrian  badira zenbait  elementu  garai  hori  gogoratzen  dutenak eta  oraindik  ere, nola  hala bizirik  dutenak. Horietako  bat eskolara  ekarri  dugu eta  bestera  bertaratu  gara.
     Beste  baserri  batzuetan izango  da ohitura baina Landetan artoa  zintzilika  ikusten ohituak  gaude gabon  eskean joan  izan  garenean.Landetako  Blas etorri  zitzaigun eskolara artaburuz  zakua  hartu eta nola  aletzen  zituzten erakustera. Batzuk  lehengo  erara  eta  beste  batzuk oraingora.



                        Denak probatu nahi  eta  gustura aritu  ziren ez baita  eguneroko zeregina.
 Beste  aukera  azkarragoa eta  berriagoa  ere erakutsi  zigun taladroa artaburuan  sartuz, baina  hau  ez zen  umeekin egitekoa, aldaketak ikusteko  baizik.

 Artaburu  zurituak ekarri berritan, artaburu  aletuak eskubitan.Koxkol jolaserako  hartu  genituen.
Baina beste jolas baterako ere baliagarriak dira koxkolak. Blasek  eta  Asierrek erakutsi  ziguten koxkol  dorreak egiten. Hori  bai  dela berrerabiltzea eta  sormena  lantzea !!

Ondorengo  egunetan, matematika  lantzeko  pisaketa  desberdinak  eta  kalkuluak egin  genituen. Errotara  joan aurretik   zenbat  arto  kilo  genituen  jakin  nahi baikenuen.
Igeribar  errotan  Mari  Kontxi  eta  Joxekrutzek  eman  ziguten ongietorria  . Errotaren  historia  eta pausoak kontatuz. Hasi  errekatik eta irina lortu  arte. irina   egiten hasi  aurretik  bertan  pisatu  genuen artoa, guk  kalkulatu  baina  gehixeago eta  irina  ere ez  zen urruti  ibili.
Hona  hemen pausoak:


Eztanda errekan  ura hartu.                                       
Aldaparoa beteta.        Artoa baian  pasatzen arto  aleen edota  irinaren  zikinak  kentzeko.


Irina  prest, bakoitzak  bere zatia  hartu  eta  oporretan taloa  egiteko.  ON  EGIN !!!




2019/04/09

                                              TAILERRAK ESKOLAN

 Hiruhilabete honetan tailerretan hainbat gauza egin ditugu. ESKULANETAN:

  Joskuntza, Eraikuntzak eta Egur Lanketa


ponpoia
kotxeentzat garajea



egurrezko ezpata


 Punto Kruza
galtzerdiz eginiko panpina
Egurrez eta kartoiez egindako etxea

SORMEN TAILERREAN  Antzerkia eta Txotxongiloak egiteko aukera izan dugu












2019/03/28

           ESKOLA    TXIKIETAKO     OLINPIADAK

             TOLOSAN  MARTXOAREN 22 AN


20 Eskola Txikietako 2. eta 3. zikloko ikasleak elkartu ginen Tolosako Berazubi estadioan.   Herri ezberdinetako ikasleak taldekatu ginen, eta taldekako errelebo kirolak eta ohiko jolasak egin genituen.  
Eskualdeko Abaltzisketa, Albiztur, Alkiza, Ikaztegieta, Aduna, Altzo, Berastegi, Berrobi, Bidania-Goiatz, Larraul, Lizartza eta Zizurkilgo eskola txikietako ikasleekin batera, Aizarnazabal, Ereñotzu, Itsasondo, Olaberria, Gabiria, Errezil, Aginaga eta Zubietako eskola txikietakoak ere Tolosan izan ziren  .

















2019/02/18

EUSKAL MITOLOGIA EZAGUTZEN

Bigarren hiruhileko proiektuari hasiera emateko eta Euskal Mitologian murgiltzeko, Ataunera joan gara Barandiaran Museoa ezagutzera.
Jeinuak eta beraien kondairak entzun ditugu. 


Bertako errota ikusteko aukera izan dugu. ZORAGARRIA BENETAN!!


    
JOXE MIGEL BARANDIARANEK utzitako altxorra bilatu eta puzzle bat osatu dugu denon artean.



Goiza amaitzeko Torto eta Martin Txikiren bisita izan dugu. Hau SORPRESA!!




  



 Poz -pozik ibili gara beraien istorioak entzuten!


CHUCHELANDIA

 En la clase de castellano en L.H.2 hemos escrito este cuento entre toda la clase. Después del cuento hemos pintado la portada. A ver si os ...