2015/12/15

Seguran  ospatzen  den "Joxean Ormazabal" XII. IPUIN, BERTSO  ETA MARRAZKI SARIKETAn.
Gure eskolako  zenbait  ikaslek parte  hartu zuten marrazkietan kategoria  desberdinetan eta  bik  aipamen saria  jaso  zuten :  
Imanol  Aldanondok , 6 / 7 urtekoetan,



                                                          Irati  Castrok 8 / 9 urtekoetan.

 Saritzat lehiaketan saritutako  lanen bilduma, liburuak  eta  boligrafoa  izan zituzten.

ZORIONAK !!

Jarraitu  marrazten, idazten  eta  parte hartzen !!

2015/12/12

SYMBALOO-A

HAUEK DIRA GORPUTZAREN GAIA LANTZEKO HAUR HEZKUNTZAN ERABILI DITUGUN HELBIDEETAKO BATZUK. SYMBALOO HONETAN AURKITUKO DITUZUE, KLIKATU, IKUSI, JOLASTU, ENTZUN ETA ONDO PASATU! EA GUSTOKO DITUZUEN!!

2015/12/02

MEDIKUAK ESKOLAN


ESKOLAKO EMANALDIA ZELA ETA, GURE OSPITALEA EGIN GENUEN. OSO POLITA GERATU ZITZAIGUN.

 
 
ETA NOSKI, MEDIKU JOLASETAN ERE IBILI GINEN!!
 



 
 
 



BIHOTZA ETA ODOLA



BIHOTZAREN FUNTZIOA ETA ZAINAK ETA ARTERIAK IKUSI ETA IKASI DITUGU. BEGIRA ZE MURAL POLITA EGIN DUGUN.



 
 
 

TENPERA SAIOA


TENPERAREKIN MARGOTZEA ETA KOLORE BERRIAK ATERATZEA ASKO GUSTATZEN ZAIGU...



 
 
 
 

Fruta jaten



PASADAN EGUNEAN, FRUTA BERRI BAT EKARRI ZIGUTEN GELARA PROBATZEKO: KOKOA.

GOGOR GOGORRA DA ETA ILETSUA, BARRUTIK TXURIA ETA URAREKIN. ASKO KOSTATU ZITZAIGUN IREKITZEA BAINA GERO GOXO GOXOA ZEGOEN









 
 
 
 

2015/12/01

ORDENAGAILUA ETA OSASUNA

Ondorengo bideo hauek oso interesgarriak iruditzen zaizkigu guztientzako. Ikastetxean ikasleok eta irakasleok ikusi eta komentatu ditugu, etxean ere berdina egin dezakezue. Hauek dira bideoak:
ORDENAGAILUAREN ERABILERA OSASUNTSUA
ORDENAGAILUAREN ERABILERA ETXEAN
MUGIKORRAREN ERABILERA

ERAIKITZEN TAILERRA (2021-05-06)

 Gaur ere hor aritu gara jo eta ke lanean Haur Hezkuntzako ikasleak. Begira zenbat gauza egin ditugun: