2014/06/17

Legazpiako Suhiltzaileekin!

















Pasa den astean Legazpiako suhiltzaileek egiten duten lana ezagutzen egon ginen, bi txandatan.
Larrialdietarako zein azkar jazten diren ikusteko parada izan genuen; eta jantzi ondoren 23 bat kilo gehiago daramatela, jantzi bereziak, oxigeno bonbona eta guzti esan ziguten.
Ondoren, larrialdietarako zein argi mota pizten diren erakutsi ziguten eta bideo baten bitartez sute batean nola jokatu beharko genuke ere.
Balkoi batetik erreskatea egin ziguten, baita irakatsi ziguten horrelakoetan nola egin behar diren korapiloak.
Beheko aparkalekuan apar festa ikaragarria egin genuen, kaskoa jarri eta mangera hartu eta txorrota mota guztiak probatuz bikain aritu ginen.
Bukatzeko burnitik hainbat jeitsialdi egin ondoren, kamioian gainean igo Suhiltzaile jatorrak agurtzeko!
Ikusten duzuenez primeran pasa genuen!
Eskerrik asko Suhiltzaileak!



2014/06/16

LAN IKUSTEZINA AINTZINAKO ERARA

Aste  honetan eskolatik  irteera  bat  burutu  dugu.Ondoren  eta  elkarrizketa erabiliz egun horretan  egindakoa  kontatuko  dugu:



-Noiz  joan  ginen  Ekainberrira?

-2014ko otsailaren19an joan ginen.



-Nola  joan  ginen?

-Autobusez.



-Zein herritatik  pasa  ginen bertara iritsi  aurretik?

- Alegi ,Ezkio-Itsaso,Zumarraga,Urretxu, Azkoiti, Azpeiti eta Zestoa.



-Ibai  bat izan  genuen bidelagun Zumarragatik  aurrera, zein?

-Urola .



-Denok  batera joan  al  ginen Ekainberrira?

- Ez. 2 eta  3 urtekoak  eskolan  geratu  ziren eta  Zestoan bi taldetan banatu  ginen: Haur  Hezkuntza  eta Lehen  zikloa  eta  bestetik 2. eta  3.zikloak.



-Zer egin  genuen Zestoara iritsi  ginenean Haur  Hezkuntzako  eta  1.zikloko  ikasleek?

-Paseatu, plazara joan,udaletxea ikusi,  idiek probak egiteko tokia ikusi,dendak ikusi,posterrak, jolastu eta hamaiketakoa jan.

                                                      Urola ibaia zeharkatzeko zubi  zaharra.



-Herrigunetik  Ekainberrirako  bidea oinez  ala  autobusez  egin  genuen ?
-Oinez.

-Zer eraikuntza ikusi genituen  bidean?
-Zubia,arropak garbitzeko tokia, Lili  jauregia,2 baserri zahar… 


                                                      Garai  batean arropa   garbitzeko  tokia.

                                                          Lili  jauregia.



                        -Zer  materialez   zeuden  eginak?
                        -Gehiena harri landuz.
                         

                       -Nolakoa  da Ekainberriko eraikuntza?
                       -Oso polita eta handia.




                       -Zerez  egina  dago?
                      -Hormigoiez.

                      -Barrukoak  eta  kanpokoak  ba  al  dute antzekotasunik?
                      - Ez. GrixGrisa eta lisoa da kanpokoa eta barrukoan estalaktitak , estalakmitak koskadun               harriak eta kolore marroikoak  daude.

                     -Zer  sentitu  zenuen barruan?
                     –Batzuk beroa eta urduritasuna.






 -Zerk  harritu  zintuen ?
 – Marrazkiak oso  ondo  eginak  zeudelako eta hartzen  hezurrak inoiz  ikusi  gabe  genituelako.

-Zer  gustatu  zitzaizun  gehien ?
 Zaldiak eta hartzak.Animali  hezurrak  eta  bideoa.




Bisita  bukatu  ondoren tailerrera  joan  ginen.
-Zertara ?
- Lehen  gizakien erara marrazkiak egitera.

-Zer  material erabili  zenituzten ?
- Koltxonetak esertzeko, ikatza, haria, kartulina , buztin hautsa.



-Zer  tresna  erabili  zenituzten ?
Hezur bat  kartulina  zulatzeko, makilatxo  bat erreta beltzez  margotzeko, hatzak margotzeko, kainabera  makilak putz  egiteko.

-Nondik  sortzen  zituzten material  eta  tresna  horiek lehen  gizakiek?
- Naturatik.
-Nola  egin  zenuten  marrazkia?
-Beste marrazki batzuetatik kopiatuta. Lehenbizi kanpokoa ikatzez eta barrukoa hautsez.

-Nola lortu  zituen Asierrek esku markak ?
-2 makil zulodunetatik hautsa botata.

-Gela  hartan  zegoen beste  zerbait  aipatu  ezazu.
-Geziak, lantzak, larrua eta posterra.

-Beste  taldeetakoak  egindakoetatik, zer gustatuko  litzaizuke  egitea? 


-Sua.
 
-Ekainberriko  bisita bukatu  ondoren zer  egin genuen?
-Bazkaldu.
   
-Nola  izena  zuen bazkaldu  genuen auzoak ?
-Aizarna.

-Nolako  eskola  du?
-Eskola  txikia da baina berria,kolore  bizikoa, bertan parkea eta  jolasleku  handia ditu.19 umekoa.


- Gabiriako eliz  inguruan dauden etxeekin konparatuz, zer  desberdintasun dute Aizarnako etxeek ?
-Zaharragoak direla. Denak ilaran daudela eta denak antzekoak direla

-Gustura  ibili  al  zinen bertan?
- Oso gustura.

-Aizarnako  bidean gindoazela putzu  berezi  bat  ikusi  genuen.Aspaldikoa  ote  zen ?
-Ez.

-Zertarako  erabiltzen  dute?
-Surf ikastaroak egiteko.

-Bide  erdi  aldera eraikuntza  handi  bat ikusi  genuen Azpeiti  eta  Azkoiti  artean. Zein  da?.
-Loiolako basilika.

-Bertan izanda  al zaude?
-Ez.

-Etxerako  bidea joandakoaren  berdina  izan  al  zen?
-Bai.
-Gustatu  al  zaizu irteera?
-Asko.
-Errepikatuko  al  zenuke hemendik  urte  batzuetara?
-Bai
-Zer  aldatuko  zenuke?
-Ezer ez baina  erantsiko  genioke  surf ikastaroa Aizarnazabalgo  olatuan.

2014/06/13

Knit urban art Gabirian

Knit urban art ezagutu dugu Gabirian Antton eta Axularren eskuetatik! Eskerrik asko baita ere Mariñei laguntzeagatik!

2014/06/03

Etxekoak gure gelan ipuin kontalari!

Izarren amama, tia Eguzkiñe eta ama Irati etorri ziren.




Lexuriren ahizpa Irati eta ama Amaia.



Azken bisita Aitzolen amonarena, Ameliarena izan zen.




ERAIKITZEN TAILERRA (2021-05-06)

 Gaur ere hor aritu gara jo eta ke lanean Haur Hezkuntzako ikasleak. Begira zenbat gauza egin ditugun: