2014/03/19

Herriko liburutegian egon gara

Azken asteetan eta hurrengoetan ere, ipuinen munduan gehiago murgiltzen ari garen honetan, herriko liburutegira joan gara. Batzuek lehen aldiz ezagutzeko aukera izan dugu.













Galtzagorriak eskolan izan ditugu bisitan

Astelehen goizean Galtzagorriak elkartekoak liburuen altxorra izeneko kutxa ekarri zuen eskolara. Imanolek kutxaren aurkezpena eta liburu/ipuinena egin zigun. Gero pare bat ipuin ere kontatu zizkigun: bainura!, krokorena... Maiatza bitarte gure eskolan egongo da kutxa. Beraz ipuinez gozatzeko aukera paregabea izango dugu!!!







2014/03/12

Herritik bueltatxo bat eman genuen

Atzoko eguraldia lagun, arratsaldean bueltatxo bat eman genuen herritik. Honela ikasleek beraien herria gehiago erakusteko aukera ere izan zuten. Tartean eskolaren ondoko obra bat, grua bat ikusti genuen. Oso gustora ibili ginen!







ERAIKITZEN TAILERRA (2021-05-06)

 Gaur ere hor aritu gara jo eta ke lanean Haur Hezkuntzako ikasleak. Begira zenbat gauza egin ditugun: