Egagropilak hegazti harrapariek ahotik botatzen dute, sagu bat jaten dutenean adibidez ez diote ez hezurrik ez ilerik kentzen. Urdaiara heldu baino lehenago organo bati esker kanporatzen dute bolatxo moduan.
Gelan, Xabier eta Manexek ekarritako egagropilak aztertu ditugu. Horretarako eskularruak eta pintzak erabiliz, ikerketaren emaitza hauek jaso ditugu: hiru egagropiletan sagutxoen hezurtxoak ikusi ditugu (buruhezurra, saihets hezurrak, ornoak, femurrak...). Eta beste batean belar puskak eta hazitxoak aurkitu ditugu.