2010/12/23

MARIONETAS EN LA ESCUELA

Hoy, los/as alumnos/as de 5º y 6º vamos a representar una obra de marionetas en la escuela. Es una obra que hemos inventado nosotros/as. Aquí está el texto. Si quieres ver la foto, haz clic aquí.

Los/as alumnos/as de 3º y 4º hemos preparado dos obras para este día. Aquí está uno de ellos. Mirad las dos fotos que hemos sacado:
y

2010/05/19

MAITE SALUTREGIRI ENTREBISTA

Kaixo. Gu 3. zikloko ikasleak gara. Euskara arloan elkarrizketa testua lantzen aritu garenez, gaiari bukaera emateko, oraingoan Maite Salutregi elkarrizketatuko dugu. Hemen doaz prestatu ditugun galderak:

1.Zein da zure lanbidea?
Ba, ni zeramista bat naiz, eskultura lantzen dut eta nire hezkuntza zeramika da.

2.Zergatik hasi zinen lan honetan?
Ba, topatu nuenean esan nuen: hau da benetan gustatzen zaidana, ez? Orduan, horretarako prestatzen hasi nintzen. Ikasketak inoiz ez dira bukatzen, lan batzuetan beti gaude ikasteko.

3.Noiz hasi zinen lan hau egiten?
Ikasten? Je, je. Ikasten pixka bat berandu hasi nintzen zeren eta ez nekien oso ondo zer nahi nuen. Banekien zer ez nuen nahi baina zer nahi nuen ez nekien. Orduan, kostatu zitzaidan zeramika munduarekin topo egitea.

4.Gustatzen zaizu zure lanbidea?
Bai, asko.

5.Hortik bakarrik bizi al zara?
Bueno ba, gaur egun bizi izateko badakizue asko behar dela. Nire senarrak lan egiten du, nik ere bai baina beste era batera. Etxeko lanak egitea beharrezkoa da. Orduan egiten ditut nire lana eta etxeko lanak, biak.

6.Nola etortzen zaizu inspirazioa?
Eee, lanean zaudela beti. Je, je, je.

7.Noiz egiten duzu lan?
Egunero ordutegi desberdinean. Gaur asteartea denez, astearteko ordutegian, goizean tailerrean eta arratsaldean Gabirian. Astelehenetan Unibertsitatera joaten naiz, ikasten jarraitzen dut. Horrela, egunero, egunero, desberdin.

8.Ze ikasketa egin dituzu lan hau egiteko edo ez duzu ikasketarik behar izan?
Bai, asko ikasi dut. Lehendabizi Debako Arte Eskolan bi urte. Gero Valentziara joan nintzen. Han hiru urte ikasi nuen, Peritaje artistikoa egin nuen. Eta orain, ba, poliki-poliki, Arte Ederrak ikasten ari naiz.

9.Ba al duzu edo izan al duzu lanbide berdina duen edo zuen senitartekorik?
Ez.

10.Norekin egiten duzu lan?
Denak ezagutzen duzue Jone Urain. Elkarrekin egiten dugu lan. Biok ikasten ari ginela ezagutu ginen, ikasketa berdinak egin genituen Arte Eskolan. Elkarrekin joan ginen Valentziara ikastera eta hango ikasketak bukatu ondoren Itsason genuen aukera tailerra sortzeko. Horrez gero, lanean gaude biok.

11.Zein material erabiltzen duzu lanerako?
Gehiena buztina. Badakizue buztin mota asko daudela, labeak erabiltzen ditugula ere bai. Tresneria asko eta tailerreko tresna bereziak.

12.Zein tresna erabiltzen dituzu lanerako?
Ba, garrantzi handi-handiena eskuak, je, je. Eskuak erabiltzen ditut gehien. Baina gero, rotaflesa behar badut rotaflesa hartzen dut, mailua eta hiltzeak ere bai. Denetik ikasi behar duzu: taladroarekin,, gubiakin, ... Segun zein lanetarako, tresneria desberdina erabiltzen da.

Horrela bukatu dugu elkarrizketa hau. Eskerrik asko, Maite, gure galderei erantzuteagatik.

2010/03/22

SARRERA

Gu Gabiriako Balentzategi H.E.-ko 3. zikloko ikasleak gara. Blog hau Gabiriari buruz egin ditugun zenbait lan aurkezteko erabiliko dugu.

ERAIKITZEN TAILERRA (2021-05-06)

 Gaur ere hor aritu gara jo eta ke lanean Haur Hezkuntzako ikasleak. Begira zenbat gauza egin ditugun: